Iraitz Zubizarreta Soroa txapelketako finalean sartu da
ATAUN // Iraitz Zubizarreta pilotari ataundarrak lorpen gehiago batzeko bidean jarraitzen du, elite mailako afizionatuetan. Uriondo atzelari duela, VII. Migel Soroa-Ogiberri txapelketako finalera sailkatu zen, larunbatean, Tolosako Beotibarren. Ioritz ...
ATAUN // Iraitz Zubizarreta pilotari ataundarrak lorpen gehiago batzeko bidean jarraitzen du, elite mailako afizionatuetan. Uriondo atzelari duela, VII. Migel Soroa-Ogiberri txapelketako finalera sailkatu zen, larunbatean, Tolosako Beotibarren. Ioritz Egiguren tolosarra eta Sarasa 22 eta 12 gainditu dituzte, Zubizarretak 13 tanto eginda. Jubeniletan, Senar-Josu Etxeberria ataundarrek 22 eta 16 galdu zuten, Lasa-Cuairanen aurka.