Legorretako Basabe garagardoa aurkeztu dute

Gaur arratsaldean Legorretako Basabe garagardoa aurkeztu dute herriko pilotalekuan. Basabe Garagardo Kooperatiba 39 legorretarrek eratu dute, artisau garagardoa ekoizteko eta banatzeko. Dagoeneko lehen garagardoa egin dute eta aurki bigarrenarekin hasiko dira. Gaurko festan herritar asko elkartu dira. Andoni Ollokiegik kontzertua egin du eta herritarrek garagardoa dastatzeko aukera izan dute.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa