Euritan jarraituko du eta uholde arriskuaz ohartarazi dute

Errekak hazita datoz gaur eta uholde arriskua dela eta, alerta laranja eman du Herrizaingo Sailak. Gaur 96,3 kilometro orduko haize boladak izan dira Goierrin.

Oria ibaia hazita zetorren gaur eguerdian, Ordizia parean. // Iñaki Gurrutxaga
Euria gogotik egin du gaur, eta Goierriko errekak hazita ikusi ahal izan dira, aspaldiko partez. Zegamako meteorologia neurgailuan metro kubikoko 45,7 litro hartu dituzte arratsaldeko bostak arte. Haizea ere zakar ibili da, eta 96,3 kilometro ordura arteko abiada hartu du.
 
Urtegiei dagokionean, Barrendiolakoa goraino beteta dagoela esan liteke, gaur goizean %97,8an baitzegoen. Lareokoa %71,2) eta Arriarangoa (%66) baxuago daude oraingoz.
 
Bihar ere euria
 
Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, bihar ere antzeko giroa izango da. Egun osoan zehar egin dezake euria, eta alerta laranja ezarri dute, uholde arriskua dela eta.
 
 
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa