Lazkaotik Altsasura autobusa jarri dute, manifestaziorako
LAZKAO // Lazkaoko Gazte Asanbladak bat egin du igandean Altsasun egingo den protesta ekitaldiarekin, eta autobusa antolatu dute. Lazkaotik igandean 11:00etan irtengo da. Izena Antsoategi tabernan eman behar da, gaur azken eguna. Ez da justizia lelopean, kartzelatutako eta auzipetutako gazteei babesa emango diete Altsasun (12:00).













