Bi dokumental etnografiko emango dituzte Ataunen
ATAUN // Herri Antzokian Erraiak eta Tamig Winter dokumentalak ikusi ahalko dira, asteburuko emankizunetan; gaur (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00). Irrintzia aztertzen du Erraiak lanak. Europako inauterietan hartzak duen presentzia jorratzen du, berriz, Tamig Winter-ek. Haurrentzat Dixie eta matxinada zonbia dago, igandean 16:30ean.













