Azintzio jaiak prestatzeko bilera etzi, Legorretan
LEGORRETA // Maiatzaren erdialdera ospatuko dituzte legorretarrek Azintzio festak eta jai batzordea buru-belarri ari da lanean beste behin ere, guztiok ongi pasatzeko festak antolatzeko. Hurrengo bilera ostegunean izango da, udaletxean 19:30ean. Bestalde, martxoaren 29an, ostiralean amaituko da, festetako egitaraurako portada lehiaketa. Lanak udaletxera edo kultur etxera eraman behar dira. E-mailez ere aurkeztu ahal izango dira, kultura.legorreta @ euskalnet.net epostara bidalita.













