Pazko asteko aisia zerbitzuan izena eman liteke Lazkaon
LAZKAO // Aste Santuko oporretan, apirilaren 23tik 26ra aisia zerbitzua jarriko du udalak, Arerian (10:00-13:00). 2007tik 2015erakoentzat da (HH3tik LH6ra). 60 umerentzat lekua dago. Bakoitzak 12,50 euroko kuota bat ordaindu beharko du. Izena emateko epea apirilaren 2ra artekoa da; kiroldegian utzi behar da orria, datuekin beteta.













