Robotika tailerrarekin ekin diote Zientzia Asteari Idiazabalen
IDIAZABAL // Robotika eta bideojokoen tailerrarekin hasi zuten Zientzia Astea astelehenean Idiazabalen. LHko 3. mailako ikasleei zuzendutako ekintza zen eta 12 bat ikaslek parte hartu zuten. Gaur, Maia Garcia- Vergniory material tipologikoen fisikariaren inguruko hitzaldia egingo dute, Goierri Eskolak antolatuta. Fabrikazio Aditibo Industrialeko masterreko irakasle batek egingo du hitzaldia.













