Artzallus-Amuriza bertso afarirako izena eman daiteke
LAZKAO // Lazkaomendiko elkartean apirilaren 5ean izango den bertso afarirako izenak hartzen hasi da Gerriko elkartea. Apirilaren 2a baino lehen apuntatu behar da (943 88 65 00, gerrikokultura@gmail.com). Maddalen Artzallus eta Miren Amuriza ariko dira kantuan. Afaria 22 euro da helduena, 10 euro 13-18 artekoena eta 5 hamabira arte.













