Gailurrerantzekin Saturdira irteera egingo dute igandean
ZALDIBIA // Gailurrerantz mendi elkarteak Zaldibiako parajeak eta bideak ezagutzeko aukera jarri du, iganderako. Plazatik Saturdira oinez joango dira, 10:30ean irtenda. Ibarguren ondotik, Arruegi eta Irizar Goikotik ibiliko dira. Ogitartekoa bazkaldu, eta Peatzetatik itzuliko dira.













