Beste 27 greba egun aurretik
Oria eta Goierriko adinekoen erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Ordizian eta beste 27 greba egun egingo dituztela aurreratu dute. Animoak bero daude, izan ere ELA sindikatuak salatu du, sektoreko patronalekin lortutako akordioa falsifikatu duela Gipuzkoako Foru Aldundiak.