Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Goierri Trail Kopa

Leharrei mendi karrera partaide muga beteta jokatuko da, etzi

Gabiria
Kirola

Gabirian 24 kilometroko lasterketa ohiko ibilbidean lehiatuko da, luzea bakarrik. 150 korrikalarik eman dute izena. Goierri Kopa Traileko laugarren proba da

Iñaki Olano altzotarra, iazko garailea, Gabiriako helmugan. // Aimar Maiz
2019/04/04
Aimar Maiz

Gabiriako Leharrei mendi lasterketaren laugarren ekitaldia larunbat goizean jokatuko da, 09:30ean hasita. Goierri Kopa Trail sailkapenerako laugarren proba baliagarria da, nahiz eta trail distantzia luzean soilik gauzatuko den Leharrein. Ohi bezala eta betiko ibilbidean, 24 kilometro osatu beharko dituzte.

Partaidetza kopurua ziurtatuta dago. Iaz ez bezala, jarritako toki guztiak bete dira, eta 150 korrikalarik eman dute izena. Tartean izango dira iaz gizonezkoetan irabazi zuen Iñaki Olano altzoarra (Goierri Kopako lider da; nesketan, Barbara Martin), eta Martin Diez eta Sergio Serrano podiumekoak.

Nesken sailean 11 lagunek eman dute izena. Ainhoa Sanz emakume garailea ez da Gabirian izango titulua defenditzen. Bai, ordea, Leire Agirrezabala ibartarra, Euskal Selekzioko korrikalari izana, besteak beste.

Lasterketa larunbatean 09:30ean hasiko da. Partaideek dortsalak 08:00-09:00 tartean hartu ahalko dituzte egunean bertan, edo bezperan (18:00-20:00), Osinalde elkartean. Kontsigna zerbitzua ere egongo da, eta bazkariak emango ditu elarteak. Korrikalarientzat dutxak frontoian eta aparte jarritako moduluan jarriko dituzte.

Bost mendi gainditu behar

Gabiriako kaskotik abiatu, eta Murgil muinoari (2. km) eta Trapalata gainari (5. km) heldu beharko diote atletek, berehala. Beherantz izango dute handik 10. kilometrora arte (Errotaberri), bigarren erdi gogorrari ekiteko.

Aizaleku (14. km, 809 metroan) eta Otañu (17.km, 838 m) dira probako sabaiak, Aztiria aldean. Azken kilometroa aldapa pikoan gora egingo dute, Learregi aldapan. Ternua sari berezia jasoko du malda azkarren igotzen duenak: txamarra bat. Hiru orduren barruan iritsi beharko da aldaparen oinera, sarian sartzeko.

Emakumezkoetan Ainhoa Sanzek jarri zuen marka, iaz. // A.Maiz

Janariaren lau anoa jarriko dituzte: Trapalatan, Aizalekun, Aztirian (20.km) eta helmugan. Edariaren beste hiru ere bai, Errotaberrin (9.km), Otañun eta Agerreko Askan.

Bukatzeko, gehienez 4,5 ordu izango dituzte partaideek. Denbora-mozketa Aizalekun egingo dute, 3 orduan. Irabazlea 11:30a aldera helmugaratzea aurreikusten da. Mutiletan, errekora Iñigo Altzola arrasatearrak jarri zuen 2017an (2:00:44), eta nesketan Ainhoa Sanz urretxuarrak iaz (2:25:05).

Zirkulazioa desbideratuta

Ibilbidean bi tokitan aldaketatxo bat sartuko dute, aurten. Pagarretik Atagoitira, Arrasetako gailurreriatik bideratuko dituzte lasterkariak; Errotaberrira jaisteko bidezidorrean baso aldera sartuko dira, 100 metroan, lokazti bat saihesteko.

Herrigunean, zirkulazioari itxi egingo diote errepidea. Frontoi aldeko bidea bi norantzako ipiniko dute. 60 bat boluntariok lagunduko dute.

Mendiari buruzko egitaraua gaurtik, ikuskariarekin

Leharrei lasterketa baliatuz, aurreko bi egunetan ere mendiarekin loturik ekitaldiak izango dira Gabirian. Gaur, Joseba Iztueta mendigoizalearen ‘Denbora izeneko leku bat’ ikus-entzunezkoa emango dute, 19:00etan, kultur etxean. Iazko abuztuan Khan Tengri eta Lenin ‘zazpimilakoak’ bakarrik igo zituen.

Bihar, berriz, II. Kaleko Eskalada Txapelketa jokatuko da, ‘street boulder’ delako modalitatean. Plazan zazpi bide horizontal gainditu beharko dituzte partaideek, lurrik ukitu gabe eta lehen begi bistan. 17:30ean hasiko da. Euria egiten badu, bertan behera utziko dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Azken 3 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 16 00 56
    • goierri@hitza.eus
    • Oriamendi, 32 – BEASAIN
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut