Maddi Aiestaran bertsolariak eskolarteko finala jokatuko du ostiralean
Lasturren (Gipuzkoa) ostiralean jokatuko den Gipuzkoako eskolarteko bertsolari finalean parte hartuko du Maddi Aiestaran Iparragirre beasaindarrak, Aitor Tatiegi Loidi, Uxue Alkorta Iturbe, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Haizea Arana Cardenal, Imanol Albizu Gurrutxaga, Oihana Arana Cardenal, Igauri eta Lopetegi Amostegi lagun dituela. Beasaindarrak otsailaren 15ean Ibarran jokatu zuen kanporaketa eta zuzenean finaleko txartelik eskuratu ez bazuen ere, lortutako puntuek eman diote finalean aritzeko eskubidea.
Azkeneko eskolartekoa
Eskolarteko txapelketan parte hartu dezakeen azkeneko urtea da Aiestaranentzat. «Kanporaketan nahi bezain gustura geratu ez nintzenez, arantzatxo hori kentzea gustatuko litzaidake. Baina orokorrean, beti bezala, entzuleengana iristea izango da nire helburua ostiralean».