Udaberriko lehen elurrak gainak zuritu ditu
Elurra egin du 500 bat metrotik gora eta Goierriko mendi eta gainak zurituta esnatu dira gaur; irudi ederrak utzi ditu, gainera.
Iragarpenak bete egin dira eta 500 bat metrotik gora elurra egin du bart. Goierriko hainbat mendi eta gain zurituta agertu dira gaur goizean. Aralar eta Aizkorriko mendiez gain, Usurbe, Irimo eta Izazpi, esaterako, elurrak estalita ikus daitezke. Hona hemen Gotzon Aranburuk egindako bideoa eta gaur goizeko argazki batzuk:
Gaur hobera egin du eguraldiak, eta elur kota 1.000 metrora igo da. Ostarteak zabaltzen ari dira dagoeneko, eta tenperaturak ere gora egingo du. Arratsaldean berriz ere lainotu egingo du, baina ez da euri handirik espero.