Hauteskundeak

EH Bilduk Asier Etxarri aurkeztuko du alkatetzarako

Ormaiztegiko EH Bilduko kideek Asier Etxarri aukeratu dute udal hauteskundeetako zerrendaburu izateko. Etxarri Enpresa Zientzietan diplomatua da eta Irizar kooperatiban lan egiten du. Umeekin ere lan egindakoa da 18 urtez, kirol teknikari eta koordinatzaile moduan. Erantzukizun handia bada ere, ilusioz heldu dio erronka berriari, «gauzak hobetzeko gogoak eta osatu dugun lantaldeak» bultzatuta. «Ormaiztegiren alde zerbait egiteko aukerak motibatu nau».

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa