Ormaiztegiko LH5eko haurrek sortutako erakusketa inauguratu dute

Erakusketa Zumalakarregi Museoak San Andres ikastetxearekin elkarlanean antolatzen duen ondare tailerraren emaitza da

LH5eko haurrak euren erakusketan

Haur bakoitzak bere objektua eraman du. Jaio zeneko oroigarria, manta bat edo argazki bat. Alegia, ber eobjekturik preziatuena, besteei erakusteko modukoa den hori erakusketara batu du eta kristalezko kutxaren barruan jarri du, kideen objektuekin batera. Gaur inauguratu dute Zumalakarregi Museoan objektu preziatu horiekin San Andres ikastetxeko 5LHko haurrek sortutako erakusketa.

Erakusketa Zumalakarregi Museoak ikasleei ondare zer den gerturatzeko egiten duen ondare tailerraren emaitza da. Inaugurazioan bideo bat proiektatu duten non ikasleek aurkezpena egin duten hainbat hizkuntzatan. Aurkezpenaz gain bakoitzak bere objektuaren aurkezpena egin du. Bideoan zazpi hizkuntza erabili dituzte haurrek, hain justu Ormaiztegin hitz egiten den beste hizkuntza. 

‘Gure ondarea’ erakusketa ikusgai egongo da gaur zortzira arte.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa