Ataunen bertso afaria gaur Oargin, Eateren kantaldia bihar
ATAUN // Torto gazte asanbladak bertso-afaria antolatu du, gaur gauerako, Ataunen. San Martin auzoko Oargi elkartean izango da, 21:00etan otordua eta ondoren bertso saioa. Iker Zubeldia zegamarra eta Iban Urdangarin ataundarra ariko dira. Eate abesbatzak, bere aldetik, kantaldia egingo du. San Gregorio auzoko elizan kontzertua eskainiko du, bihar 19:00etan.













