Barrosoren eta Rodriguezen rapa, gaur Zaldibian
ZALDIBIA // Urruñako 2zio taldeak kantaldia egingo du, gaur, Zaldibiako Zubi-Buru elkartean. Zaldibiako Bertsozale Elkarteak afaria eta musika saioa antolatu ditu. Afaltzeko txartelak 10 euro balio du, baina kantaldia entzuteko sarrera libre izango da gero. Odei Barrosok eta Gorka Rodriguezek rapa egiten dute, Jo Olaskoaga disko jartzaileak ipinitako erritmoetara.













