Bertsoak eta kantuak, Iraolaren agurrean
Bertsoak bizi izan zuen Patxi Iraola (Zaldibia, 1933-2019) eta bertsoz eta kantuz egin diote azken agurra Zaldibian. Herritarren omenaldia ez ezik, bertso munduarena ere izan zen astelehen iluntzekoa. Iraolak bertsolaritzan egindako ibilbidea ez ezik, haren izaera eta euskararen aldeko jarrera ere gogoratu zuten ekitaldian. Ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Eñaut Agirrek, Saroi Jauregik, Zaldibiako Bertso Eskolako ikasleek, Eusebio Igartzabal, Xabier Euskitze, Sebastian Lizaso eta Imanol Lazkano bertsolariek eta Xeto eta Daniel kantariek.













