Txori kantuak ezagutzeko irteera bihar da Ataunen
ATAUN // Txorien kantuak desberdintzen ikasteko aukera izango da, bihar, Ataunen. Arkamurka natur taldeko Eneko Azkue adituak gidatuko du, Aralarko Parketxeak antolatuta. Barandiaran Museoan 10:00etan hasiko da, ordu erdiko aurkezpenarekin, eta inguruan ibiliko dira gero txoriak aditzen. Prismatikoak eramatea aholkatu dute. Izena eman behar da (943 18 03 35; 5 euro).













