Ane Mintegik agur esan dio Roland Garros txapelketari
IDIAZABAL // Ane Mintegi tenislari idiazabaldar gazteak agur esan behar izan dio Roland Garroseko ametsari. Hiru kanporaketa fase gainditu eta gero, final zortzirenetan kanporatu du Caijsa Wilda Hennemann suediarrak. Idiazabaldarrak ederki hasi zuen partida, baina gainbeheran etorri zen. Aurreneko seta irabazi bazuen ere (1-6), hurrengo biak galdu (7-5 eta 6-2) egin zituen idiazabaldarrak.













