Eñaut eta Unai Agirreren 'Auskalo zeinek jarriak' bertso musikatuak

Bertso musikatuen saioa egingo dute Agirre anaiek gaur Igartzan, 'Auskalo zeinek jarriak' emanaldian.

Igartza Musika zikloaren barruan, gaur, 22:00etan, Igartzako jauregian, bertso musikatuen saioa egingo dute Eñaut eta Unai Agirre anai bertsolariek, Imanol Kamio piano jotzaileak lagunduta. Auskalo zeinek jarriak emanaldian, bertso berriak eta zaharrak kantatuko dituzte: Murumendi eta Mallutz aldean ibiliko dira, Aitor Sarriegiren bertsoekin, 1936ko Nafarroako Eulatera eramango ditu Unai Agirrek, eta Lezoko apustu «aldrebesa» berrituko dute Xenpelarrek, Justok eta Longinosek, besteak beste».

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa