Festetako aurreskurako izen-ematea zabalik dago
ORDIZIA // Festetako aurreskuan parte hartzeko izen-ematea ekainaren 17an eta 18an izango da Barrenan. Izen-ematea bakarka egin beharko da eta momentuan adierazi beharko da Alpargata dantzatu nahiko duen edo ez dantzariak. Matrikula egin ondoren, izen-ematearen araberako erabakiak jakinaraziko dituzte. Aurten 2013. urtean jaioak izango dira gazteenak. Entseguei buruzko informazioa, Barrenan.













