Bertako produktuak erabili eta jatorduen garrantzia landu dute Ezkioko herri eskolako jangelan
Bertatik Bertara proiektua tarteko, Ezkioko herri eskolako jangelan bertako produktuak erabiltzen dituzte; Amaia Diaz de Monasterio nutrizionistarekin jatorduen garrantzia landu dute aurtengo ikasturtean
2015ean Amaia Diaz de Monasterio nustrizionistak Ezkioko jangelan bertako produktuen erabilera sustatzeko proiektuan aritzeko proposamena jaso zuen Bertatik Bertara egitasmoaren eskutik. Orduz geroztik ekintza ugari egin dituzte eskola txikiko jangelan bertako produktuak erabil daitezen, baita jatorduen garrantziari azpimarra egiteko; hori da, hain justu, amaitzear den ikasturtean egin duten lanketetako bat. Diaz de Monasterioren esanetan, “umeek eskolan ikasitakoa eta hartutako ohiturak etxean jarraitzea da”.
Egun, Bertatik Bertara egitasmoaren barruan lanean ari dira Goierriko 7 udal, 13 ostalari, 29 baserritar, 15 merkatari eta 8 jangela.