Herrialdeen arteko Besarkada erraldoia egin dute Ordizian
Tolerantziaren Zuhaitzetik 500 pertsona inguru abiatu dira giza katean.
Errefuxiatuen Naizoarteko Eguna ospatu dute Ordizian. Barrena parkean landatuta dagoen Tolerantziaren Zuhatzairen bueltan elkartu dira ia 500 lagun. Handik, giza katean abiatu dira Plaza Nagusira eta han herrialdeen arteko Besarkada irudikatu dute. Udalak, Jakintza ikastolak, Urdaneta ikastetxeak, Ordizia Kolorek, Goazen Ordiziak, Dar-dar produkzioak eta beste hainbat talde eragilek parte hartu dute.