Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Artea, artearen barnean

Beasain
Kultura

'Harriak: barru, barren, barrene' erakusketa ikusgai dago uztailaren 14ra arte Beasainen, Arriarango urtegian, Nestor Basterretxeak presan egindako eskulturaren barruan.

Harriak: barru, barren, barrene erakusketa. Nader Koochaki komisarioak gidatutako erakusketa da, eta Antoni Menchen, Ion Arregi, Martin Ferran eta Koenrad Van den Driessche artistek hartu dute parte. Erakusketa Arriarango urtegian dago, Nestor Basterretxearen eskulturaren barnean.
2019/06/21
Kerman Garralda

Nestor Basterretxearen Arriarango urtegiko eskultura matrioxka batean bilakatu du Nader Koochaki komisarioak, Harriak:barru, barren, barrene erakusketarekin. Panpina errusiar horiek panpina txikiago bat izaten dute barruan, eta uztailaren 14ra arte Antonio Menchen, Ion Arregi, Martin Ferran eta Koenraad Van den Driessche artisten artelanak gordeko ditu Basterretxearen lanak.

“Harriak proiektuaren baitan eginiko erakusketa da”, azaldu du Koochakik. “Hain ezagunak ez diren eta euren lanak erakusteko aukera handirik izan ez duten artistak hauspotu nahi ditu proiektuak”. Komisarioak berak hautatu ditu Menchen, Arregi, Ferran eta Van den Driessche, “gertuko lagunak eta lankideak direlako”.

Erakusketan ez dute izendatu, ordea, lanak norenak diren. “Sakabanaketa bat sortu nahi genuen, elkarren arteko loturak norberaren esku uzteko”, azaldu du Koochakik. Argazkiak, marrazkiak, metal eta harri landuz egindako piezak, ikusentzunezkoak eta bi maketa daude ikusgai erakusketan.

Obrek bete egiten dute aretoa, ez baita bereziki handia. Porlanezko euskarri batek, gainera, bi zati are txikiagotan banatzen du gela. Hotza da ingurua, porlanak inguratu egiten duelako bisitaria. Funtsean, urtegiaren paretaren jarraipena da aretoa, eta Koochakik argi zuen erakusketa bertan egin behar zuela. “Sentimentalki, gertu sentitzen ditut Arriarango urtegia eta ingurua, hortik gertu bizi bainaiz”.

Inguruko mendietako urek horma erraldoi batekin egiten dute topo. Ihes egiten uzten diotenean, Basterretxeak duela 25 urte egindako bi bolumeneko eskulturaren erditik igaro behar izaten du urak, irudi liluragarria sortuz. Koochakik erakustoki bilakatu du bolumen horietako bat. “Erakusketak hirietatik kanpo antolatzea da Harriak proiektuaren helburuetako bat, herri txikiagoetan egitea. Berez, Usurbe antzokia da Beasaingo udal erakusketa aretoa, baina Eremuak plataformak, Harriak proiektuaren antolatzaileak, Igartza monumentu multzoan jarri nahi zuen erakusketa”. Behin lekualdatzen hasita, Basterretxearen Arriarango eskultura proposatu zuen Koochakik. “Eta ez lekuaren berezitasunagatik soilik, Usurbe antzokiak eta Arriarango urtegiak badutelako lotura bat baizik”.

 

“Hain ezagunak ez diren eta euren lanak
erakusteko aukera handirik izan ez duten
artistak hauspotu nahi ditu proiektuak”

“Garrantzitsuena esperientzia bera da.
Ase egiten gaitu Basterretxearen eskulturaren
barruan gure lanak erakusteak”

Naader Koochaki (erakusketaren komisarioa)

 

Komisarioak zehaztu duenez, “ia garai berean” inauguratu zituzten bi eremuak, Basterretxearen eskutik inauguratu ere. Bere obra Arriarango urtegian integratzeko lanetan ari zela, harreman estua egin zuen Basterretxeak inguruko agintari eta sortzaileekin, eta horren harira hautatu zuten bera Usurbe antzokia zabaltzeko. “Inaugurazio ekitaldian Usurben bertan izan zen Basterretxea”.

Erakusketa testuinguruan kokatze aldera, Koochakik hitzaldi bat emango du, gaur bertan, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian. Eta hitzaldia ez da izango erakusketaren osagarri gisa antolatutako ekintza bakarra; urrutira joan gabe, uztailaren 4an Arbeiter verlassen die Fabrik (Langileak fabrikatik irteten, 1895) ikusentzunezkoaren proiekzioa eta solasaldia egingo dituzte Menchenen eskutik. “Zinemaren historiako lehenengo irudian, fabrika batetik irteten ageri dira langileak, eta tren bat ikusten da bigarrenean”, hasi du azalpena komisarioak. “Zeluloidearekin lan egiten du Menchenek, eta berehala sortu zitzaion CAFeko langileak filmatzeko ideia”.

Harriak entzuten-Behe Kretazikoa geoibilaldia egingo dute, berriz, uztailaren 6an, Van den Driesscherekin. “Astigarretan bizi da Koenraad, eta oso ondo ezagutzen du ingurua. Ikertzaile nekaezina da, eta komunikatzaile ona. Harentzat, artelanak dira orografia, paisaia, natura… Eta geoibilaldian bertan gauzatuko du bere lana”, argitu du Koochakik.

Idazlan bat ere prestatu du Elena Martinez Rubio filosofoak. “Erreferentziaz betetako testu autobiografiko eder bat prestatu du. Ura eta heriotza uztartu ditu, eta bizitzaren inguruan hausnartzera eramango gaitu”.

Denboraz, larri

Komisarioak aitortu du “arrapaladan” egin behar izan dituztela prestaketa lanak. Ez dago kezkatuta, ordea, horrek ukitu desberdin bat eman diolako erakusketari. “Bagenekien esperientzia zela garrantzitsuena. Espazioa murritza izan arren, berezia da bertan egotea. Ase egiten gaitu Basterretxearen eskultura baten barruan gure lanak erakusteak”. Denbora gehiago izatea, gainera, beti ez dela onuragarria izaten azpimarratu du Koochakik: “Sorkuntza ez da amaitzen, eta denbora gehiago izango bagenu, gauza berriak egin nahiko genituzke. Denborak, nolabait esatearren, salbatu ere egin gaitu”.

Urtegiaren ateak zabaldu eta urak Basterretxearen eskulturen erditik bere bidea egiten duen modu berean, aurrera egingo du erakusketak berak ere, Beasaindik Gueñesera (Bizkaia) lekualdatuko baitute gero: “Bigarren atal bat izango da hori, proiektua garatu egingo dugulako”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Kronometroak birrindu egin dituzte

2022/05/21
Goierri
2

"Merezitako" ospakizuna oparitu diote Ansoategiri

2022/05/21
Lazkao
3

Maiatzak 21, San Blas

2022/05/21
Idiazabal
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.