20. Garagardo Festa egingo du OREk bihar hasita
Ordizia Rugby Elkarteak udalaren laguntzarekin XX. Garagardo Festa antolatu du. Bihar 18:00etan izango da lehen eguna eta igandera arte egongo da zabalik, ohikoa den bezala, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Hogeigarrena izateak hainbat berrikuntza ekarriko ditu. Batetik, eguraldiak laguntzen badu, txikientzat puzgarriak jarriko dituzte. Gainera, Lumagorri produktuak emango dira eta paella erraldoia egingo daute igandean.
Garagardoei dagokienez, aukera zabala egongo da. 22 garagardo desberdin edan ahalko dira, Heinekin etxearen laguntzarekin, eta Legorretako Basabe artisau garagardoak ere egongo dira kartan.
Inaugurazio ekitaldia bihar, osteguna, 18:30ean izango da. Azoka igandera arte egongo da zabalik, 18:00etatik 00:00etara.
Bestalde, Ordizia Rugby Elkarteko produktuak jarriko dituzte salgai eta hurrengo denboraldirako bazkidetza egiteko edo berritzeko mahaia ere jarriko dute.













