Ordizia Larraitz Ordizia
ZUZENEKO JARRAIPENA
Olano taberna inguruan pantaila erraldoia jarriko dute eta zuzenean jarraitu ahalko da erronka. Kamara finkoak, motoak eta dronak erabiliko dituzte..
Online. Emaneurreren sare sozialetan streaming bidez emango dute, Youtuben, Facebooken eta Twitterren.
Komunikabideak. Probaren jarraipena egingo dute komunikabideek. GOIERRIKO HITZA-ren webgunean zuzenean jarraitu ahal izango da: goierri.hitza.eus.
Wifi sarea. Txindoki eta Larraitz inguruan wifi sare librea izango da ikusle eta komunikabide guztientzat.













