2018-19an euskara ikasi dutenek diru laguntzak jaso ahalko dituzte
Uztailaren 8ra arte egongo da aukera 2018-2019 ikasturtean euskara ikasi duten herritarrek Udalean dirulaguntza eskaera egiteko. Aurten diru laguntzak han- ditu egin dituzte eta diru sarrera mugatuak dituztenen kasuan, matrikularen %100 jaso dezakete eskatzaileek, baldintzak betetzen badituzte.
Langabetuei, ikasleei, 12 urtez azpiko seme-alabak dituzten gurasoei eta udalarekin euskara sustatzeko hitzarmena sinatuta duten enpresa edo dendetako langileei matrikularen %85a itzuliko diete, baldintzak betetzen badituzte. Gainerakoei, matrikularen %45a itzuliko diete.
Kirol eremuan euskaraz
Aurten lehenengo aldiz, kirol arloko euskarazko formazioa jaso nahi duten ordiziarrei eta euskarazko kirol arloko formazioa eskaintzen duten Ordiziako kirol elkarteei diru laguntza emango diete, baldintza jakin batzuk betetzen badituzte.
Argibide gehiago www.ordizia-euskaraz.eus webgunean aurki daitezke, edo 943 80 56 22 telefonora deituta.













