Ordiziako klasikoan izango da Caparaz, Giroaren irabazlea
Richard Carapaz txirrindulari ekuadortarra izango da Movistar Team-eko taldeburua uztailaren 25ean jokatuko den Ordiziako 96. Klasikoan. Bat zenbakidun dortsalarekin abiatuko da.
Behin-behineko izen-emate zerrendan ageri diren goierritarrak bi dira: Caja Rural taldeko Alex Aranburu ezkiotarra eta Euskadi-Basque Country Muriaseko Gari Bravo lazkaotarra. Bigarren talde horretako zuzendari lanetan Xabier Muriel zaldibiarra ariko da.













