Pilota txapelketa Txapagainen eskutik Ordiziako festetan
KIROLA // Ordiziako Txapagain Pilota Elkarteak 23. esku pilota txapelketako finalak, Ordiziako Santa Ana festen egitarauaren barruan egingo ditu. Uztailaren 21ean izango dira, Beti Alai pilotalekuan, eta 16:30ean hasita. Txapelketa buruz buru izango da. Benjaminetan hiru partida jokatuko dituzte. Eneko Telleria, Iker Diezen aurka; Aner Aierb,e Alar Perezen aurka; eta Iker Dorronsoro, Xabier Alberdiren aurka. Alebin mailan, berriz, Oier Izagirrek eta Iñigo Alberdik nurtuko dituzte indarrak.













