Tribial Feminista egingo dute gaur, Barrena jauregian
BEASAIN // «Zer dakizu Ordiziako emakumeen inguruan?». Galdera hori egin diete herritarrei Ordiziako Koordinadora Feministako kideek. Izan ere, Tribial Feminista antolatu dute gaurko. Jolas moduan planteatuta, herriko emakumeen berri eman eta ikasteko aukera izango da. Barrena jauregian elkartuko dira, 19:00etan.













