Legazpiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik
Udalak eta Txirbil, Irule eta Xalinko elkarteek hainbat eskulan jorratzeko ikastaroak antolatu dituzte. Izena datozen egun eta asteetan eman behar da, kultur etxean.
Legazpiko Udalak eta herriko elkarteek prest dute ikasturte berrirako eskulan ikastaroen eskaintza. Marrazketa, egura taila, puntua, joste lanak, buztingintza eta bestelako eskulanak egin ahal izango dira. Egur taila ikastaroan, irailaren 2tik 13ra bitartean eman ahal izango da izena; marrazketakoan, hilaren 9a baino lehen; eta gainontzekoetan, hilaren 9tik 27ra bitartean.
- Marrazketa eta pintura: Hilaren 9an hasiko da. Bitartean eman daiteke izena.
- Egur taila. Txirbil elkarteak antolatutako ikastaroa irailaren 16an hasiko da. 30 orduko iraupena du, eta eskolak astelehenetan emango dituzte, ordu eta erdiko saioetan (3 ordutegi aukeran). Izena kultur etxean eman behar da (hilean 40 euro).
- Eskulanak. Irule elkarteak antolatuta, urrian hasi eta ekainera arte egingo dute. Saioak astearte eta ostegunetan (15:00-17:00) izango dira. Izena kultur etxean eman behar da (35 euro hilean).
- Puntua. Irule elkarteak antolatuta, urrian hasiko da, eta saioak asteazkenetan (17:30-19:30) egingo dituzte. Izena kultur etxean eman behar da (35 euro hilean).
- Josteko lan txikiak. Barrenak hartu, botoiak eta kremailerak konpondu, eta antzeko lanak egiten ikasteko saioa antolatu du Irule elkarteak. Urrian hasita, asteazkenero bilduko dira (14:30-16:30). Izena kultur etxean eman behar da (hileko 25 euro).
- Buztingintza. Xalinko elkarteak sustatutako ikastaroa urrian hasiko da. Astelehenetik ostiralera emango dituzte eskolak, 19:00etatik 21:00etara. Izena kultur etxean eman behar da (40 euro hilean).