Ostiralean hasiko da zinema denboraldi berria Ordiziako Herri Antzokian
Abuztuko oporraldiaren ondoren, ostiraletik astelehenera bitartean egingo dituzte aurreneko saioak. Lehen emanaldirako 'Un verano en Ibiza' film frantziarra aukeratu dute.
Abuztuko oporraldiaren ondoren, Ordiziako Herri Antzokiak ostiral honetan ekingo dio zinema denboraldi berriari. Estreineko saiorako, filme frantziar bat aukeratu dute, Arnaud Lemort zuzendariaren Un Verano en Ibiza. Frantzian arrakasta handia izan duen komedia da, eta Christian Clavier eta Mathilde Seigner aktoreek jokatzen dituzte pertsonaia nagusien rolak. Emanaldiak ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean izango dira. Hau da ordutegia:
- Abuztuak 30, ostirala: 22:15
- Abuztuak 31, larunbata: 19:30-22:15
- Irailak 1, igandea: 19:30-22:15
- Irailak 2, astelehena: 19:30