Talidomidak kaltetutakoen aldeko asteburua antolatu dute Legorretan
Hitzaldiak, kontzertuak, artisau azoka, marraketa lehiaketa eta lasterketa herrikoia antolatu dituzte besteak beste.
Irailaren 6an eta 7an, talidomidak kalte egindako kideen aldeko asteburua antolatu du Legorretan, Pikuk kirol klubak, herriko eragile ugariren laguntzarekin. Horren harira ekintza ugari izango dituzte bi egun horietan.
Aspanogi elkarteko kideen hitzaldia izango dute ostiralean (19:00). Gauean berriz, El Deseo del Doctor taldearen kontzertua izango da Herri Antzokian (23:00).
Larunbatean, irailak 7, oinezko martxa egingo dute goizean (11:00). Artisautza azoka ere izango da egun osoan zehar (11:00-20:00), baita haurrentzako marrazki lehiaketa (11:30)eta buruhandiak (13:00), goiz partean.
Arratsaldean berriz, Talidomidak kaltetuen aldeko hirugarren lasterketa egingo dute (18:30). Lasterketan parte hartzeko, izena eman daiteke www.kirolprobak.com webgunean. Eta azkenik, afari herrikoia egingo dute (21:30). Afarirako tiketak salgai daude, Ezkizu eta Insausti tabernetan, irailaren 2ra arte.