Ikastaro ikasturtea hastear da Legazpin
Ikastaro gehienak urrian hasiko dira eta izena emateko epeak zabalik daude
Arkatza elkarteak antolatzen dituen pintura eta marrazketa ikastaroak gaur bertan jarri dituzte martxan Legazpin. Aitzitik, tokia dago eta, izen-ematea itxi batzuten ere, izena emateko aukera dago. Urrian abiatuko dituzte kultur arloko Legazpiko beste hainbat elkartek antolatzen dituzten tailerrak.
Irule elkarteak hiru ikastaro eskainiko ditu urrian hasi eta ekainera bitartean: eskulanak, joste lan txikiak eta puntua. Izena eman eta informazio gehiago bildu daiteke kultur etxean.
Xalinko zeramikagileen elkarteak ikastaro trinkoa egingo du urrian, 30 ordukoa. Izena emateko, kultur etxera jo daiteke.
Aurreko bi taldeetako ikastaroetan izena emateko epea irailaren 27an itxiko dute.
Txirbil taila elkarteak antolatuko dituen ikastaroetan izena emateko epea irailaren 13an itxiko dute. Txirbilen ikastaroa irailaren 16an hasiko da eta 30 ordukoa izango da, astelehenetan, hiru ordutegi ezberdinetan.