Josetxo Mujika, bosgarren munduko triatloi txapelketan
Urola Triatloi Taldeko ordezkaritza batek parte hartu du Frantzian jokatu den Munduko Triatloi Txapelketan.
Asteburu honetan Munduko Triatloi Txapelketa jokatu dute Nizan (Ironman erdia). Urola triatloi taldeko ordezkaritza bat izan da bertan parte hartzen. Josetxo Mujika bosgarren postuan sailkatu da bere adinekoen arteko master kategorian; Gema Hernandezek, berriz 37. egin du emakumezkoetan.