Ordiziako Txapagain Pilota Taldeko Aratz Otaegi eta Urtzi Otaegi txapela jantzita bueltatu ziren etxera Lenitz-Gatzagako pilota txapelketan 14 urteko infantil mailan nagusitu eta gero. Txapelketa bikaina egin ondoren, larunbatean jokatu zuten finala Markina Xemeingo Alvarez eta Arrillagaren aurka eta 18-4 izan zen emaitza.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.