Antzokirako eta gaztelekurako langile bat hartuko dute
ATAUN // Ataungo Udalak langile bat kontratatuko du Herri Antzokiko eta Gaztelekuko eginkizunetarako. Lanaldi erdia izango du. Antzokian, filmak aukeratu eta jarri, komunikazioa eraman eta kultura ekitaldiak antolatuko ditu. Gaztelekuan, haurren dinamizazioaz arduratuko da. Izena Lanbiden eman behar da, irailaren 20rako.













