Aralarren bihar jokatuko dute Gipuzkoako IV. Rogainea orientazio proba
Gipuzkoako 4. Rogainea jokatuko dute bihar, Lizarrustiko parketxetik abiatuta. Guztira, 250 bat lagun espero dituzte.
Rogaine motako orientazio lehiaketa egingo dute, bihar egun osoan, Aralarren. Gipuzkoako 4. Rogainea jokatuko da, Lizarrustiko parketxea gune hartuta. Iberogaine ligako proba ere bada, eta Euskal Herriko partaideez gain, Espainiako eta Frantziakoak ere izango dira. Guztira, 250 lagun espero dituzte.
Bi lehiaketa jokatuko dira. Luzeak zortzi orduko iraupena izango du, 10:30ean Aralarko San Migeletik (Nafarroa) abiatu eta Lizarrustin bukatu. Motza 11:00etan hasiko da, Lizarrustin bertan, eta hiru ordu iraungo du.
Bi lagunetik bostera bitarteko taldeetan egingo dute orientazio jokoa. Mapa batek laguntzaz, antolatzaileek mendiak utzitako balizak aurkitu beharko dituzte, ahalik gehien.