Erreka garbiketa egingo dute gaur Seguran
SEGURA // Txoritegi elkarteak antolatuta eta Segurako Udalarekin eta guraso elkartearekin elkarlanean, gaur ostirala, erreka garbiketa egingo dute Seguran. 15:30ean Zubiberrin elkartuko dira. Antolatzaileek segurarrak animatu nahi dituzte garbiketan parte hartzera. Errekan ibiltzeko moduko arropa eta oinetakoekin joateko eskatu dute: Amaieran udalak eskainitako mokaxutxoa izango da.













