Izar behaketa egingo dute bihar Zegamako Anduetza parketxean
Bihar gauean izarrak eta konstelazioak behatuko dituzte Zegamako Anduetza parketxean, Jesus Arregi astronomoak gidatuta. 22:00etan elkartuko dira. Linterna eta lurrean etzateko toalla eramatea gomendatzen da.
Parte hartu nahi dutenek 943 80 21 87 edo 688 623 609 zenbakira deitu behar dute izena emateko. Prezioa 5 eurokoa da.