Lurraldeak (Territorias) Nathalia Heim artistak Igartubeitin egindako egonaldiaren emaitzaren bideoa
PATRIM+ proiektuaren barruan egonaldia egin du Heim-ek Ezkioko baserri museoan. Euskal emakumearen inguruko galderak, hau da, norberari buruzkoak egin dizkie Goierriko emakumeei eta Igartubeitin lanaren emaitza aurkeztu dute
Goierriko emakumeen kartografia sentibera ondu du Nathalia Heim artista argentinarrak. PATRIM+ mugaz gaindiko proiektuari esker, egonaldia egin du Ezkioko Igartubeiti museoan. Atzo egindako lanaren emaitza aurkeztu zuen artelana sortzeko prozesuan bidelagun izan duen Goierriko emakume taldearekin. Are, emakume taldeak performancea egin zuten Igartubeitiko dolarean non emakumearen hotsak, ahotsak, usainak eta ezaugarri anitzenak aldarrikatu zituzten.