Poesia eta musika, Artzeren oroimenez
Andoni Salamerok eta Mixel Ducauk 'Artze... Joxan, oroituz!' ikuskizun poetiko musikatua egingo dute igandean, Ordiziako San Bartolome ermitan.
Andoni Salamero idazle eta olerkari zumarragarrak eta Mixel Ducau musikari baionarrak Artze… Joxan, oroituz! ikuskizun poetiko musikatua egingo dute igandean, 19:00etan, Ordiziako San Bartolome ermitan, aurtengo Euskal Jaien egitaraua borobilduz. Ordiziako lehen herrigunea ermitaren horren bueltan kokatu zen.