Urdanetako Ahotsak abesbatza taldekide berrien bila dabil
ORDIZIA // Urdanetako Ahotsak abesbatza jende bila dabil eta horregatik deialdia egin du.Ordiziako Urdaneta eta Oianguren ikastetxeetako ikasleei dago zuzenduta. Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik DBH 3ra artean dauden ikasleentzat. Ostiraletan entsegua egingo dute, Urdanetako Lehen Hezkuntzako musika gelan, 16:45etik 18:00etara. Ikasle guztiak entsegura gonbidatuta daude.













