Arratoiei aurre egiteko, zaborra ondo ateratzeko eskaera
SEGURA // Azken boladan arratoi asko dagoela eta, arazoari aurre egiteko Segurako Udalak, herritarren «ezinbesteko kolaborazioa» eskatu du: etxeetako zaborra ateratzen denean, dagokion ontzian uztea. «Behar-beharrezkoa da. Arratoiek poltsak puskatu eta bertatik jaten dute eta behin tripa beteta, ez dute pozoia jaten. Horrela indartu eta gehitu egiten dira».













