Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Beñat Lizasok irabazi du Ordiziako final-zortzirena

Azpeitiarrak 445 puntu lortu ditu, eta urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenetarako sailkatu da.

Beñat Lizaso azpeitiarra kantuan, gaur, Ordiziako Herri Antzokian. Arg.: Bertsozale elkartea
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-zortzirena jokatu da gaur Ordiziako Herriko Antzokian. Kantuan aritu diren sei bertsolarietatik puntu gehien Beñat Lizaso azpeitiarrak eskuratu ditu (445), eta horrenbestez, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdeneko saioan kantatuko du. 
 
Horrela geratu dira Ordiziako puntuazioak:
  • Beñat Lizaso Alberdi…………………………445
  • Asier Azpiroz Iztueta………………………..423
  • Ane Zuazubiskar Iñarra……………………416,5
  • Manex Mujika Amunarriz………………….416
  • Aitor Urbieta Aizpurua………………………402,5
  • Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo………… 397
Maddi Labaka Mayoz aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa