Ekonomia soziala hizpide izango dute Ordizian, larunbatean
HITZALDIA // Goierrin kokatuta dauden ekonomia sozial eta eraldatzaileko esperientzia desberdinak ezagutzeko aukera egongo da larunbaterako antolatu duten topaketan. Goierriko Baratza, Izarcom, Basabe garagardoak, Arteria, Goiener eta Fiare dira gonbidatuak besteak beste. D’elikatuz zentroan izango da, 10:00etatik 14:00etara.













