Ataungo udal liburutegia zabaldu dute atzera, berrituta
ATAUN // Udako hilabete pare bat berrikuntzak egiteko baliatu du Ataungo Udalak, udal bibliotekan. Behin lanak bukatuta, erabilgarri dago berriz ere, astelehenetik. Mailegu zerbitzuak ez du etenik izan bien bitartean, hala eta guztiz ere. Udal liburutegiak ohiko ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara.













