Aukeratu eta babestu etxekoa
GOIERRIKO HITZA babesteak abantaila asko ditu. Hiru aukera daude eskualdeko euskarazko egunkariari laguntzeko: HITZAkide Harpideduna, Digitala eta Iragarlea
GOIERRIKO HITZAk goierritarren babesari esker bete ditu 15 urte. Beste 15 eta gehiago bete ahal izateko, eskualdeko biztanleen babesa izaten jarraitu behar du. Egitasmoa babesteko modu onena HITZAkide egitea da.
HITZAkide izatea eskualdeko euskarazko kazetaritzak talde profesional baten beharra daukala aitortzea eta babes ekonomikoa ematea da, egonkortasuna bermatzeko. Harpidedun guztiak dira HITZAkide.Webguneko (goierri.hitza.eus) HITZAkide eremura jo, erregistratu eta txartela eskuratzen badute, deskontuak eta zozketak aprobetxatzeko, eta hemeroteka erabiltzeko aukera edukiko dute. Horrez gain, prentsa eskaintza osoa PDF formatuan ikusi eta deskargatu ahal izango dute. HITZAkide Harpidedunen urteko kuota 92 eurokoa da.
Digitala eta Iragarlea
HITZAkide Digitala ere egin daiteke. Horiek ez dute paperezko egunkaria jasotzen, baina gainontzeko abantaila guztiak dituzte: deskontuak, zozketak, hemeroteka eta prentsa eskaintza osoa PDF formatuan. HITZAkide digitalen urteko kuota 50 eurokoa da.
Hirugarren formatua HITZAkide Iragarlearena da. Horiek prentsa eskaintza osoa enpresan jasotzen dute. Gainera, doako iragarki bat jar dezakete, publizitate tratu bereziak eta beherapenak, eta publierrerportajeak egiteko erraztasunak dituzte.
Dagoeneko 2.500 goierritar zarete harpidedun. GOIERRIKO HITZAren harpidedun izatea gure eskualdearen euskarazko egunkari bakarra babestea da. Baina ez hori bakarrik. Bertako informazioa jasotzea eta hedatzea, eskualdeari balioa ematea ere bada: bertako biztanleen eta erakundeen ekimenak lehenestea eta eskualdeko herritarren hitza eta ahotsa entzungo dela bermatzea.
HITZAren balioekin bat
GOIERRIKO HITZA babestea hedabide honek dituen balioekin bat egitea da, eta euskararen alde egin dezakegun guztia egiten saiatzea da. Hau da, euskararen normalizazioa helburu izatea eta horren alde modu aktiboan eragitea.
GOIERRIKO HITZA-k 15 urte egin ditu aipatutako helburuak defendatzen. Eskualdeko albiste gehien ematen duen hedabidea da. Goierriko biztanle euskaldunen %54rengana heltzen gara eta gure helburua komunitatea ahalik eta gehien zabaltzea da. Eman pauso bat aurrera eta babes itzazu eskualdeko euskarazko hedabideak. Gure komunitatearen partaide izateak onura asko dituela ohartuko zara.
Hilero otordua zozketan
Urteotan guztiotan proiektu honekiko izan duzuen konpromisoa eskertzeko, urrian hasita, eta hamar hilabetez otordu bat zozkatuko dugu HITZAkide zareten guztion artean. Lehenengo otordua Zumarragako Etxeberri jatetxeak eskaini du.